Joxe Mari Gorosterrazu Elizalde da joan den ortziralaz geroztik Iturengo alkate. Gorosterrazu bosgarren izan zen udal hauteskundetako EAko zerrendetan, baina bera izendatu zuten ortziralean egindako batzarrean. Berriki hildako Miguel Angel Petrirena ordezkatuko du Iturengo alkatetzan. Joan den legealdian ere alkate izana da Gorosterrazu, 2003 eta 2007 urteen artean.