Nafarroako buruz buru txapelketan, jubenil mailako final laurdenak jokatu ziren larunbatean Doneztebeko pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, Zugarraldeko Iker Taintak nagusitasun osoz, 18 eta 2 irabazi zion Irurtzungo Andoni Jakari.
Bigarren partida estuagoa izan zen eta Oberenako Aritz Juaneneak 18 eta 16 irabazi zion Errekako Gaizka Bendoirori. Partida bikaina eskaini zuten biek eta inork ez zuen galtzerik merezi. Bendoirok partida ederra jokatu zuen eta etorkizun handiko pilotaria dela erakutsi.
Hirugarren partidan, Txarutako Antton Jauregik 18 eta 11 irabazi zion Irurtzungo Josu Barberenari. Biek partida polita jokatu zuten baina baztandarra gehiago izan zen.
Laugarren partidan, Errekako Beñat Oronoz lesakarrak 18 eta 10 irabazi zion Uharteko Oier Loban-i. Lesakarra nagusi izan zen, sake, bolea eta jo handiarekin. Gauzak honela, urriaren 4ean, igande arratsaldeko 16:30ean hasiko den jaialdian Iruñeko Labriten jokatuko diren finalerdiak honela gelditu dira:
Zugarraldeko Iker Tainta Oberenako Aritz Juanenearen kontra ariko da hirugarren partidan eta laugarrenean, Errekako Beñat Oronoz Txarutako Antton Jauregiren kontra.
Lizarrako lau terdiko txapelketa
Lizarran lau terdiko txapelketako partidak jokatu ziren larunbat arratsaldean. Infantiletan, Errekako Aritz Fagoaga iturendarrak 18 eta 11 irabazi zion Oberenako Yanciri. Errekako Javier Sein iturendarrak 12 eta 18 galdu zuen Oberenako Oiartzunen kontra; jubeniletan, Errekako Xabier Carrion lesakarrak 9 eta 18 galdu zuen San Migueleko Sanz-ekin.
22 urtez beheitiko buruz buruko partidak Donezteben larunbatean
Jubenil mailakoa ez ezik, 22 urtez beheitiko Nafarroako buruz buruko txapelketa ere jokoan da. Larunbat honetan, urriaren 3an, zenbait partida jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan, 16:30etik aitzinera. Lehenik, Oberenako Soto, Txarutako Barberenaren kontra ariko da. Bigarrenean, San Migueleko Etxeberria, Sutegiko Alonsoren kontra. Hirugarrenean, Errekako Imanol Baleztena Aldabideko Alegriaren kontra eta laugarrenean, Errekako Ugutz Zelaieta, Sutegiko Etxeberriaren kontra.
Irurtzunen, larunbat goizeko 10:00etan, Errekako Oier Bereau Irurtzungo Arañaren kontra ariko da.
Gazte mailako Diario Vasco txapelketa
Errekako Unai Madariaga txapelketa honetan parte hartzera gonbidatu dute. Igande honetan, urriaren 4an, Baños del Río Toria herrian ariko da Zinkunegi gipuzkoarrarekin batera, Arabako Dorronsoro eta Bizkaiako Aspururen kontra.