Marc Jacobsek batez ere botak proposatzen ditu, nahiz eta zapaten artean linea gaztea eta koloretsua ere izan.
Plataformak nabarmendu behar dira. Gutxi batzuk jantziko dituzte baina altuera pixka bat haunditu nahi dutenek aukera ona daukate.
Leopardo estanpatua dutenek eta ehundura akoltxatua eta distiratsua dutenek atentzioa ematen dute.
Kontserbatzaileek ere, betiko bota klasikoak aurkituko dituzte.
Martin Margiela motorzaleen oinetakoetan inspiratzen da kolekzio urbanoa eskainiz. Gorria eta beltza nagusitzen dira linea honetan, nahiz eta mozketa klasikoak ere bere tokia izanen duen. Modelorik ausartenak larruzkoak dira, gamuza gorrikoak eta ezkatadunak eta kordoiak dituztenak.
Kiroletakoak nahiago dituztenentzako, sneakerrak ere proposatzen ditu. Beltza eta urre kolorea nahasiko dira eta material berritzaileak ere aipatu behar dira.
Geoxek modelo ezberdinak dakartza denboraldi honetarako eta oreka eta klasea nagusitzen dira. Diseinuak sinpleak izan arren, xehetasun aberatsak dituzte eta batez ere erosotasuna azpimarratu behar da. Kolezkio berrian zapatak, botak, botinak eta kirol oinetakoak aurkezten dituzte eta azken hauek kolore bizi eta distiratsukoak izanen dira.
Bota eta botinak uniforme militarretan eta 60.hamarkadako pop estiloan inspiratzen dira. Eta dotoreenek,
ante edo larruzko mokasin aukera zabala izanen dute, “gentlemen” britaniarretan inspiratuta.