Erosotasuna bilatzen dutenentzako, Victoria zapatilak dira aukerarik onena. Betiko oinetako klasikoak izan arren, duten diseinu originalak gaurkotasuna ematen die. Neguko kolore eta ehun gogorragoekin datoz oraingoan. Berrikuntza bezala, Converse antzeko oinetakoak proposatzen ditu: botinak eta sneaker estilokoak. Materialak: larru trentzatua, belusa edo artilea. Txarola eta lentejuelak ere nabarmenduko dira.
Batez ere botina eramanen da udazken-neguan baina originala eta ausarta bazara, eraman itzazu ehunak eta koloreak konbinatzen dituztenak.
Plataformak udazken-neguko moda joeren artean ‘erregina’ dira. Takoi konpentsatu edo takoi haundienei egokitzen dira. Udazken-neguan ere sekulako takoi konpentsatuak eramanen dira alimaleko hankak erakusteko. Bertze joera bat, takoi altu eta plataforma duten botin antzeko zapatak dira, batez ere 40. hamarkadako itxura edo ukitu maskulinoa dutenak. Txorkatilan lotzen diren korreak edo zintak ere aipatu behar dira. Zango luzeko botak, amazona estilokoak eta mosketerak ere nahitaezkoak dira denboraldi honetan.