Ilea

TTIPI TTAPA 2009ko ira. 30a, 10:33

TTIPI TTAPA

Orrazkera deseginak nabarmenduko dira gizonezkoetan, mozketa klasikoa, eskalatua, baina gaineko aldean luzeagoa. Horrela, gel pixka batekin busti efektua eta orrazkera desegina lortuko da.

David Beckhamek modan jarri zituen krestak berriz indartsu datoz.

Aurrerantz egindako orrazkerak ere ikusiko dira, ile lisoa edo orrazteko zaila dutenentzako aproposa. Baina 40-50. hamarkadetako mozketak izanen dira denboraldi honetan modakoenak: atzera edo alde batera gomina askorekin orraztuta.

Melena ertainek ere eramanen dira, baina, dena den, ile motza nagusituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun