Denboraldi honetako makillajearen joerak garbiak dira:
aurpegikerak nabarmendu behar dira eta horretarako tonu bizigoak nagusituko dira
80. hamarkadako top-model edo dibak gogoratuko dira: bekain beteak baina ongi orraztuak eta hauekin bat egiten duten itzalak. Makillajearen helburua zirrara sortzea da eta horretarako produktuak multifuntzionalak izanen dira, hau da, ezpainetako barrak begitan aplikatuko dira, urre koloreko itzalak masailetan… Aran kolore, berenjena, borgoina eta more gama guztiak nagusituko dira begi-itzal, ezpainetako barra eta azazkaletako esmaltetan. Begietarako antzerki-makillajea iritsiko da, Veneziako
edo Errusia-klasikoko emakume ereduetan inspiratuta. Betazal mugikorreko itzalak izanen dira protagonista.
Begietako perfiladorea nahietaezkoa da eta efektu metalikoa dutenak ikusiko dira.