Gaur egun gizonezkoek gero eta gehiago jarraitzen diote modari eta, horregatik, moda etxe nagusienek
diseinuen zati bat gizonei eskaintzen diete. Diseinatzen dituzten arropen artean, batzuk egora berezietan jargarriak izan daitezke baina gainerakoak nork janzten ditu?
Gure herrietako karriketan (ezta hirieran ere), ez ditugu ikusten behintzat.
Dena den, adi trajeak gustuko dituzuenok:
aurtengoan trajeak jostungintza klasikoan konfekzionatzen badira ere, zilueta modernoa izanen dute,
sorbalda zabalak, gerri markatuak eta galtza estuak. Hiru piezako trajeak ere itzuli dira 40. hamarkadako itxura emanez.
Pasarelatan ikusten diren diseinu bereziei dagokionez, militar kutsu nabaria ikusten zaie. Batzuk Bigarren
Mundu Gerran inspiratu dira eta beste batzuk itsasontziko ofizial frantsesetan. Ikusi, ikusi…
Eta osagarriei dagokionez, gizonezkoek gero eta aukera haundiagoa dute. Gorbatak eta zapiak ez ezik
aurten paparrekoak edo orratzak ere ikusiko dira.