2009-2010eko udazken-neguan,pastel koloreko jantziak alde batera utzi eta kolore bizi eta indartsuek
hartuko dute tokia. Neskentzako, soineko sinpleak, blusak eta kapa-gonak heldu dira.
Eta, kolorea? Moreak, arrosak, lilak… Grisen gama zabala,laranja ukituak, turkesa, urdin ilunak eta gorri ilunakere ikusiko ditugu.Neska-mutilentzako, indartsu datorren janzkia txorkatilarainoko galtza da.
Gainera, oihal aukera zabala izanen da:
cordelé delakoa, franelak, joskintzan inspiratutako artileak… Aukera zabal honen barnean,pana nabarmenduko da, lisoa edo hainbat estanpaturekin:koadrokariak,marradunak, loredunak…