Denboraldi honetan faltatu ezin dutenak

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 30a

Biker berokia:
Larru edo denimezko beroki motza. Edozein gauzarekin konbinatzeko balio du.

Legging galtzak:
hobe larru, lurex edo lentejuelazkoa bada.

Tutu-gona:
40. hamarkadako tendentziaren erakuslea. Beltza eta grisa, zernahirekin konbinatzeko: blusa, kamiseta rockeroekin…

Lentejuelazko txaketa:
galtza bakero eta kamiseta arruntarekin janzteko.

Bota altuak edo mosketerak:
inoiz baino altuagoak. Soineko motzekin edo baggy pants direlakoen gainetik janzteko.

Belusa:
Neguko oihala da. Egunez eramateko, belusezko soineko berdea, urdina edo grisa.

Folk soinekoa:
boho soinekoak berreskuratu eta larruzko txaleko eta folk botekin janzteko.

Areto-zapatak:
1940. hamarkadako estiloko takoia eta plataformarekin edo txorkatilean lotzen den pultsera, lazo edo art decó apaingarriekin.

Baggy pant:
Beltz edo grisak, botin takoidunak edo XL botekin.

Larruzko boleroa:
soineko arin, gona edo baggy pants direlakoekin konbinatzeko.

Ilezko txalekoa:
Ilezkoa edo larruzkoa izan daiteke. Blazerraren gainetik edo folk soineko eta botekin.

Blusa zuria:
Ahalik eta arruntena izan dadila. Ehun arinarekin egina, baggy pant direlakoekin edo bakero eta botekin janzteko.

Boyfriend jean:
galtza bakero zabalak, desgastatuak eta arrantzaleen modura azpitik tolestuak, beti takoidun oinetakoekin janzteko.

Janzkien jaka:
blusa zuria, larruzko minigona edo bakeroekin janzteko.

Estanpatu grafikoa:
kamiseta eta gonak aurpegi edo estatuen irudiekin estanpatuta ikusiko dira. Beltza edo grisarekin konbinatzeko.

Forreau soinekoa:
estua, mauka luzea eta belaunetik beheragoko luzetasunarekin, drapeatua eta arras sofistikatua. 30. hamarkadako ukitua emateko, jantzi areto-zapata eta larruzko eskularruekin.

Sorbaldetakoak:
ez arras handiak baina sofistikatuak, Michael Jacksonen estilokoak. Blazer eta soineko motzetan jartzekoak.

Soineko motza:
Arras estua eta motza. Ehun metalizatuekin eginak nahiz lentejuela askorekin. Beti takoidun botinekin eta
XL blazerra edo biker alkandorarekin.

Emakume-janzkia:
40. hamarkadako estilokoak, sorbalda markatu eta gerrikoekin.Udazken-negu honetan indartsu datorren joeratako bat, lauki eskoziarra da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun