Ator bakeroak eta txinoak eramanen dituzte gizonezkoek, marroiak eta grisak. Bakero oihala benetan
gustuko dutenek, goitik behera jantzi daitezke bakeroz. Hori bai, aukera hau ez da gehiegi gomendatzen.
Atorrak informalak izanen dira, irekiak, bizpahiru botoi bakarrik lotuta, eta barnean kamixeta zuriarekin eramateko. Aizkolari estiloa gogora ekartzen duten ator koadrokariak itzuliko dira, batez ere urdinak,
zuriak eta grisak. Berokiak abiadore estilokoak izanen dira. Beltzak, estuak eta sakelekin. Estilo ilitarrarekin
nahasten da, Doc Martens estiloko bota altu eta poltsikodun galtza berdeekin. Jertseei dagokionez, kremailerekin, artilezkoak, zortziak dituztenak, kaputxarekin… Eta kirol jertse grisak nabarmenduko dira,
kremailerarekin edo gabeak.