Bakeroetan, udazken-negu honetan hainbat joera ikusiko ditugu:
'pitillo' galtza estuak, azpitik zabalak edo elefante zangoa dutenak,zuzenak, bonbatxoak… guztiek balio dute
modari jarraituz eroso egoteko.
Koloreei dagokionez, udan erabiltzen diren kolorezko bakeroak alde batera utziko dira.
Orain urdin ilunak edota desgastatuak eta zabalak direnak jantziko dira, boyfriend jeansak alegia.
LENTZERIA
Emakumeen barneko arropan aukera zabala dago, batzuek erosotasuna bilatzen dute eta bertze batzuek dotorezia, sentsualitatea…Women Secretek, adibidez, estanpatuak dituzten konjuntoak atera ditu:
lore ttikiak, ostoak, karratuak eta marrak.
Koloreei dagokionez, gorria, urdin iluna, fuksia, grisak eta pastel tonuak erabiltzen ditu. Gainera, linea ezberdinak ditu marka honek: orientala, funkya eta indie delakoa.
Andres Sardák, aldiz, emakume sentsual eta erakargarriaren alde apustu egiten du. Emakume misteriotsu, kanporakoi, moderno eta sofistikatuarentzako prestatu du kolekzio berria. Kolore biziak erabili ditu horretarako: beltza, fuksia, grisa, gorria, berdea eta morea. Zuria erabat baztertu du Sardák.
Eta oihalei dagokionez, farfaila, belusa, muselina, tularen gainean brodatutako apaingarri metalikoak, kortseak, perlak, Swarovski kristalak… Ligeroa eta galtzerdi luzeak nahitaezkoak dira beretzat.