Unai Telletxea eta Joseba Aldabe igantziarrak etorkizuneko bi pilotari

TTIPI TTAPA 2009ko ira. 29a, 13:09

Telletxea eta Aldabe Zangotzako txapela soinean. Fermin ETXEKOLONEA

Zangotzako eta Donostiako txapelak eskuratu dituzte

Unai Telletxea eta Joseba Aldabek osatutako Igantziko Biltokiko infantil mailako pilotari bikoteak uda ederra egin du. Zangotzako txapelketan bikain ibili ziren eta zazpi partida bata ber­tzea­ren ondotik irabazita, txapel handia jantzi zuten. Txapelketa Leitza­ko Aurrerako Xabi eta Ibairi 18-12 irabaziz hasi zuten; Txaurtako Espelosin eta Azpirozi ere irabazi zieten, 18-3;  Oberenako Zamora eta Andueza izan zituzten gero arerio, eta tantu bakarrean utzi zituzten; 4 tantutan utzi zituzten Irunberriko Carlos eta Ancin eta hutsean Ander eta Iker.
Finalerdian 18-11 irabazi zieten Oberenako Espinal eta Anduezari. Honela, irailaren 6ko finalerako txartela eskuratu zuten eta finalean, lehen jardunaldiko bikote bera izan zuten kontrario, Leitzako Xabi eta Ibai. Finalak ezberdinak izaten omen dira, baina igantziarrek finalean ere ez zuten hutsik egin eta 18-11 irabazi zieten leitza­rrei.

Donostiako Aste Nagusian ere txapeldun

Donostiako Aste Nagusiko txapelketan ere Unai Telletxea eta Joseba Aldabek txapela jan­tzi zuten. Finalean 18-7 irabazi zieten Hernaniko Labaka eta Erasuni. Aipatzekoa da Unai Telle­txeak Leitzako txapelketan ere jokatu duela, Ordiziako Iker Iribarriarekin bikote eginez. Finalean urduri aritu ziren eta tantu bakarragatik galdu zuten Agirre eta Irure­ta­goienaren kontra, 17-18.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun