12 kilometroen egiteko 39 minutu behar izan ditu. 141 lagunek parte hartu dute.
Bi urtetik behin egiten den Artzain Zakur Txapelketa Jean Paul Irikin eta Xintxo bere zakurrak irabazi dute. Gaineko Bentako Felix Irigoienek laugarren finitu du.
Pilotan, berriz, Ellande Alfarok eta Paxkal Ezkurrak irabazi dute Plena trinketeko saria. Finalean aise gainditu dituzte Sebastien Sorhoouet eta Jean Claude Dermis, 40-26.