Ipar Euskal Herri osoan bezala, Senpereko esne egile batzuk ere greban izan dira buruileko bigarren hamabortzaldian. Esnea saltzeko partez, lurrerat bota edo eskaini dute kittorik. Laborariek salatu nahi izan dute esnetegi haundiek esne pinta bat 24 zentima bertzerik ez dutela pagatzen eta hori ez dela aski esnea ekoizteko diren gastuen estaltzeko. Esne pinta 40 zentima pagatzea galdetzen dute esne egileek.
Urriaren 5ean Europako laborantza ministroek bilkura bat eginen dute gai hortaz eta gure laborariek hitzordu horren beha egoki dira orain. FDSEA laborantza sindikatako kide batzuek beren txartela bota dute ez baitira akort elkarte horrek izan duen jarrerarekin. Buruilaren 19an, esne egile senpertar batzuk Bruno Le Maire Frantziako laborantza ministroak Senperen duen udako etxe aitzinean manifestatu ziren. Protesta guziak baketsuki eta gizonki egin dituzte nahiz eta bertzerik aipatu den.