Larunbatean abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XV. edizioa

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 29a

Leitzako saioan ariko direnak: Iñigo Olaetxea, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Ibon Ajuria, Xabier Sukia eta Etxahun Lekue. Fermin ETXEKOLONEA

Eskualdekoak Silveira, Lagoma eta Olaetxea

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XV. edizioari larunbat honetan, urriak 3, Zestoan (Gipuzkoa) emanen zaio hasiera. 14 saiok osatuko dute txapelketa eta abenduaren 13an izendatuko da nor den txapelduna, Barakaldoko BECen eginen den finalean.
44 bertsolarik hartuko dute parte: 2 Arabatik, 12 Bizkaitik, 21 Gipuz­koatik, 4 Nafarroatik eta 5 Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoatik. 2005eko Txapelketa Nagusiko finalistek eta he­rrial­de bakoitzeko txapel­ketetan sailkatuek dute Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea. Bertsolarien artean, hiru dira ingurukoak, hirurak lesakarrak: Iñigo Olae­txea, Erika Lagoma eta Xabier Silveira.
Olaetxeak urriaren 10ean Leitzan jokatuko den final-laurdenean parte hartuko du; Erikak urria­ren 17an Uztaritzen eta Silveirak urriaren 18an Zarautzen.
Sei final-laurden jokatuko dira eta horietan 36 bertsolarik hartuko dute parte. Finalaurrekoetan, berriz, 24 bertso­lari lehiatuko dira, 2005­eko zazpi finalistak eta final-laurdenetako saioetatik sailkatuko diren 17k. Bi itzuli izanen ditu finalaurreko faseak: lau lehenean eta hiru bigarrenean. Final haundia, az­kenik, abenduaren 13an jokatuko da BECen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun