Seigarren urtez, Ittur-Ondo elkarteak Udalaren laguntzarekin, besta antolatu du urriaren 10erako, Urriruko Besta deitua.
Arratsaldean emanen diote hasiera ekitaldiei. 17:00etatik aitzinera inguruko artisauek euren lanak erakusgai paratuko dituzte plazan.
18:00 inguruan Zubietako Joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira giroa animatzen. Ondotik, herri kirolek hartuko dute protagonismoa: 19:00etan harri-jasotzailea eta aizkolariak.
Goizean goizik prestatzen hasitako afariaren txanda izanen da gero. 6:00etatik erretzen dagoen 250 kilo kanalean dituen aretzea afaltzeko aukera izanen da txartela erosi dutenentzat. Aretzea 21:00tarako jateko puntuan egonen da. Aurten, iaz bezala, karpa barruan izanen da. Jateko tresnak mahaian prest egonen dira. Afarian, aretzeaz gain, salda, piperrada, gazta, irasagarra, edariak, kafea eta kopa behar adina izanen da guzientzat. Guztira 300 lagunendako afaria izanen da, muga kopuru horretan mugituko garelakoz.
Zozketa
Afaltzeko ondoan zozketa eginen da, Nafarroa eta nola ez, Labaiengo produktuekin.
Herritar gehienak ez ezik, inguruko herrietatik ere jende andana hurbilduko da urriaren 10ean, larunbatarekin, Beintza- Labaienera.
Besta Jaliko Band taldearekin goizeko bostetan amaituko da.
Txartelak salgai
Afarirako txartelak Ittur-Ondo Elkartean, Herriko Ostatuetan eta Herriko Dendan izanen dira salgai.
Ittur-Ondo Elkartearen partetik ongi pasa!