Beste urte batez, Euskararen Eguna antolatu dute gazteek larunbat honetarako, urriak 3. Dena den, aurten estreinakoz ostiralean ere, urriak 2, ekitaldiak izanen dira. 19:30ean Errandonea tabernan pintxo lehiaketa eginen da eta ondotik mus txapelketa.
Egun haundia, halere, larunbatekoa izanen da. Goizean 10:30etik aurrera herriko trikitilariak bazterrak alaitzen ibiliko dira. Ordu berean herriko artisauek euren lanak erakusgai paratuko dituzte: egur-lanak, oihalarekin egindakoak eta bestelako gaiak nola lantzen dituzten ikusteko modua izanen da. Talogileak ere lanean ariko dira.
12:30ean, berriz, herritarren arteko herri-kirolak izanen dira, eta ondotik, 14:00etan, herri bazkaria. Bazkalondoan, kalejira eginen da herrian barna eta 17:00etan haurrentzako eskulan tailerra izanen da eta gero berendua izanen dute.
21:30ean afaria eginen da, eta, arratsaldez eta gauez GABEZIN taldearekin dantzaldia izanen da.
Txartelak
Bazkarira edota afarira joan nahi duenak txartelak herriko tabernetan eta okindegian edukiko ditu salgai.