Baleuko eta 3KOMA produkzio-etxeen eskutik Bigira izeneko musika-lehiaketa saio berria emititzen hasiko da hilabete honetan ETB1.
Produkzio-etxeak lehiaketan parte hartuko duten 12 bikote aukeratu ditu dagoeneko casting bidez. Eta Ainara Mindegia aurtiztarrak eta Birjinia Mariezkurrena leitzarrak bertan parte hartuko dute. Bikoteak asterik aste lehiatu beharko du saria lortzeko, eta horretarako, hainbat estilotako musika-lanak interpretatu beharko dituzte, folklorikoak edo herrikoiak, pop edo komertzialak, eta abar.
Lehendabiziko grabazioa ortziral honetan, urriak 2, eginen da eta telebistan urriaren 10ean, larunbat gauean, ikusi ahal izanen da. Zorte on!