Antrotokiko gazteen bazkaria

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Duela urte batzuk, herriko gazte talde batek herriko bestetan frontoiko ostatua irekitzea erabaki zuen. Urtero urtero Antrotoki izenarekin bataiatu zuten ostatuko taldeari gazte gehiago batzen joan zaio. Herriko bestetan ateratzen duten diruarekin, urtean zehar ekitaldiak antolatzen dituzte eta horrez gain, bazkari bat ere egiten dute. Aurten bazkaria Ulibeltzak Elkartean egin dute, irailaren 26an. Bazkari eta bazkaloste ederraz gozatzeaz gain, arratsaldea gustura pasatu zuten elkarrekin. Goiko argazkia Antrotokiko gazteek Asteburu Kulturalean antolatu zuten herrialde desberdinetako gastronomia lehiaketakoa da. Irabazleak eta epaimahaikideak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun