Pilates urriaren 6an hasiko da eta eskulanena hilaren 1ean
Jaione OTXANDORENA
Aitzineko alean aipatu bezala, hainbat izaten dira udako oporrak akitu eta martxan jartzen diren ikastaroak. Hala, trikitixa eta pandero ikastaroarekin batera, pilates eta eskulanak egiteko aukera izanen da aurten ere.
Pilates ikastaroa
Bigarren urtez jarraian pilates ikastaroa emanen da gurean. Udaletxeko ganbaran izanen da, asteartetan 15:30etik 16:30era.
Ikastaroa urriaren 6an, hurrengo asteartean, hasiko da eta ekainaren 29a arte iraunen du. Honetan izena eman nahi duenak telefono zenbaki hauetako batera deitu beharko du: 607 744199 (Rebeca) edo 699 461392 (Izaskun ).