Giro ederra Urritzokietako bestetan

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA


Eguraldi txarrak eta euriak ez zituzten Urritzokieta auzoko bestak hondatu. Eguraldi kaxkarrari aitzin eginez, 70 bat lagun elkartu ziren Sainduneko Bordako Zubian giro ederrean bazkaltzera. Aitzinetik, meza izan zen Santa Krutz ermitan eta trikitilariak auzoan kalejiran ibili ziren. Bazkaldondotik, mus eta partxis txapelketak, irrintzi txapelketa eta bertzelako jokoak izan ziren. Xabier, Periko eta Juan Antonio Berrueta bertsolariek saio ederra eskaini zuten eta Irune eta Itxaso Elizagoien trikitilariek sekulako dantzaldia eman zuten Xanti Elizagoien gitarrista ezagunaren laguntzarekin. Giro onak eta umoreak ez zuten hutsik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun