Sunbilla eta Bertiz lotu zituen larunbatean Bertizko Partzuergo Turistikoak bigarren urtez antolatutako BTT Martxa Bidasoako Trenbidetik ekitaldiak. Hamar kilometrora ailegatzen ez den ibilbide hau, Bidasoako bide berdearen proiektua den trenbide zaharretik joaten da, natur inguru eder batean. Partzuergotik jakinarazi dutenez, “honen ezaugarriak oso egokiak dira BTT txirrindulaz ibiltzeko eta adin guztietako parte hartzaileei zuzendua dago, horregatik familientzat plan erakargarria dela uste dugu”. Horregatik, hainbat neska-mutiko eta gurasoek parte hartu zuten larunbatean ibilaldian, baina bazen adin guzietako jendea.
Ibilgailuak uzteko eta bizikletekin autobusez mugitzeko bi aukera eskaini zituzten. Bertizen kotxea utziz, txirrindulekin Sunbillara joatea, abiapuntura, edo Sunbillan kotxea utzita, bukatzerakoan, autobusak eraman zuen jendea Sunbillara.