N-121A errepidea bertze istripu baten lekuko izan zen irailaren 28an, astelehen arratsaldeko 16:45ean. Etxalarko bentako bihurgunean, 61. kilometroan, Tourline Express banaketa enpresako furgoneta batek Lesakatik Baztan aldera zihoan Baztanesako autobusa jo zuen. Ondorioz, furgonetako gidaria, 25 urteko poloniarra larri zauritua suertatu zen, politraumatismoekin. Halere, abudo eraman zuten helikopteroan Nafarroako ospitalera. Autobusean zeuden 13 lagunak, gidaria eta Lesakako lantegiko 12 langile, zauririk gabe atera ziren.
Oronozko suhiltzaileak hurbildu ziren Etxalarrera, Baztan-Bidasoako anbulantzia, baita Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren kideak ere.
Istripuaren ondorioz, ilara handiak sortu ziren, bai Irun aldera, baita Iruña alderako norabidean ere. Halere, bidea 18:30 alderako ireki zen.