Toki izenak ikertzeko eta horiek erabilgarri eginen dituen euskarria sortzeko beka deialdia egin dute Udalak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak.
Bi helbururekin egin dute deia: batetik, 1991n egin zen mapa eguneratu (ordutik egindako etxe berriak gehitu) eta osatzeko (falta diren txokoetako izenak bildu). Eta bertzetik, herritarrek toki izenak ezagutu eta zuzen erabiltzeko.
Eskaerak urriaren 30eko 14:00 baino lehen aurkeztu beharko dira helbide honetan: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea/Herriko plaza 7/ 31790 Arantza. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauek dira: memoria labur eta zehatza egin beharreko lanaren plangintza agertzen duena, nortasun agiria, Curriculum Vitae eta erroldatze agiria.
2010eko irailaren 15ean akituko da lana egiteko epea. Argibide gehiagorako: 948 634125 edo euskara@ bortziriak.org.