Eskualdeko futbol talde gehientsuenek hasia zuten denboraldia eta aste hondar honetan areto-futbolekoen txanda izanen da. Berako Gure Txokoa Gipuzkoako bigarren mailan ariko da eta Goizuetako Umore Ona hirugarrenean. Biek Oiartzungo taldeen kontrako partidak izanen dituzte larunbatean: beratarrek Power Rangers taldearen kontra jokatuko dute Oiartzunen eta Umore Onak Oiartzunen kontra Goizuetan. Hauek izanen dira asteburuko partida guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Amigó – Aurrera, larunbat arratsaldeko 19:00etan Amigón.
Baztan – Ardoi, igande arratsaldeko 17:30ean Giltxaurdin.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Euskalduna, larunbat arratsaldeko 16:30ean Mastegin.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Urnieta - Gure Txokoa, ostiral arratseko 19:45ean Urnietan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Dunboa Eguzki B - Beti Gazte B, larunbat arratsaldeko 15:30ean Irungo Gal zelaian.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Valle de Egues, igande arratsaldeko 17:00etan Uharteko Areta zelaian.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Oiartzun - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 16:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa – Behobia, igande arratsaldeko 16:00etan Matzadan.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Valle de Egues – Baztan, larunbat arratsaldeko 15:30ean Sarrigurenen.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Behobia - Gure Txokoa, larunbat goizeko 11:30ean Irungo Artia zelaian.
Beti Gazte – Real Union B, larunbat goizeko 11:30ean Mastegin.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Baztan – Doneztebe derbia lehen jardunaldian, larunbat goizeko 11:30ean Giltxaurdin.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Navarro Villoslada - Beti Gazte, igande goizeko 10:45ean Taxoaren.
Doneztebe – Bidezarra, igande goizeko 11:00etan Taxoaren.
Baztan – Etxarri Aranaz B, igande goizeko 11:30ean Giltxaurdin.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – Alsasua, larunbat goizeko 10:30ean Taxoaren.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Allerru - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 18:00etan Lezoko Plazeta zelaian.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Powers Rangers – Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 16:00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona – Oiartzun, larunbatean 17:00etan eskolako frontoian.