Arkupeak elkarteak Donostia bisitatuko du irailaren 28an

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 25a

Irailaren 28an Do­nostiara bisita eginen dute Arkupeak erretiratuen elkarteko kideek. Goizean Kursal berria bisitatuko dute eta tartean, hain famatuak diren Moneoren Ku­boak ere ikusiko dituz­te, baita artisautza dendak eta museo bakarren bat ere. Sarrera or­daindu beharreko lekuetan, bakoitzak berea ordaindu beharko du. Beranduago, eguraldi polita baldin bada, Igeldora joanen dira. 2etatik 2,30ak artean bazkaria izanen dute Ondarreta tenis jatetxean, Igeldoko funikularraren ondoan, honako menu honekin: Barazki menestra (potxak eskainiko dira), pikantoia guarnizioarekin, etxeko goxokiak txokolate beroarekin, kaba eta ohiko edariak. Arratsal­dean dantzaldia izanen da Mo­destorekin, baina itzuli bat eman nahi duenak bertan iza­nen du Ondarretako hondartza. Bidaiaren prezio, autobusa, musika eta janaria barne, 3.500 pezetakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun