Sutan egonik... eta orain hau, gasoila

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 25a

Mikel PETRIRENA EHNE sindikatua

Datuek azaltzen dute ondo baino hobeto zer nolako egoeran aurkizen garen nekazariok. Iazko maiatze­tik aurtengora bitartean B gasoi­la %50ean garestitu da, gainontzeko errekinek izandakoaren gainetik. Eta gainera igoera ez da gelditu, abuztu amaieran beste 4 ptatan garestitu baitzen.
Larrialdi honen aurrean Espaini­ako Gobernuak ez du fitxarik mugitzen, jakina, hemen ere badira irabazten ateratzen direnak. Petrolera eta Estatuko ateak zabalduz gero, horratx krisialdi honen motorra eta aldi berean onuradunak. Repsolek adibidez publiko egin du bere irabaziak %278koak direla eta Estatuak, bestalde, zergen bidez (hidrokar­buroenak eta BEZa), aurten 84.489 milioi pta jasoko ditu.
EHNEtik luzatu diogu Gobernu Zentralari gure aldarrikapena: Hidrokarburoen Zerga Berezia­ren ezabapena nekaza­rientzat, espekulazio eta monopolizazioari aurre egiteko nekazaritzeko gasoleoaren prezioen kontrola eta gehieneko prezio soziala finkatzea nagusiki nekazaritzan ari direnentzat, 40 ptak gainditu gabe. Aldiberean, fiskalizazio bidea ere jorratu behar da horren zama nekazariari arinduaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun