Baserritarrek gehienez ere 40 pta/litroko ordaintzea eskatzen dugu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 25a

Ainhize MURATORI UAGN sindikatua

Azkeneko urte honetan gasoilaren prezioak egin duen gorakada izugarria izan da. Igoera honek, baserritar guztien produkzioen garestitzea sortu du, errentak beherantz zihoazen heinean. Produkzio kosteen garestitzeak Nafarroan, zortzirehun milioi pezeta suposatu ditu, horrela jarraituz gero, datorren urtean mila eta bostehun milioikoa izango litzateke. Oraintxe 82 pezetatan dago litroa. Hemengo baserritarrak beste baserritar askorekin konpetitu behar du eta honela ezinezkoa zaio. Arrazoi honengatik antolatu da manifestaldi bat irailaren 19rako Nafarroako nekazaritza sektorearen gehiengoa osatzen duten bi sindikatuen artean. Eskaerak argiak dira, alde batetik, neurri zehatz batzuk har ditzatela, baserritarrek gehienez ordainduko duten prezioa 40 pta/litroko izan dadin, eta bestetik baserritarren errenten beherapena orekatzeko neurri desberdinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun