Hemen ezantzaren gainean emendazione handiak izan dira eta behar da jakin gasoila gure ofizioan prezioen laurdena dela kasik. Bazen jada urte bat entseatzen ginela sindikaten bidez gobernamenduarekin harremanak izaterat, bainan ez da deus atera eta azken momentuan jendea aski nardatuta zegoenez pastu dira pastu diren gauzak.
Ainitz tasa badira ezantzaren gainean, eta jende guzientzat, bainan batez ere garraiolarientzat ezinezkoa da… urte batean %30a emendatu da, izigarrizkoa. Jakin behar da ezantzaren prezioaren 3/4ak tasak direla, TVAa (hegoaldeko BEZa), petroleoaren gaineko tasa espeziala…
Guk ezin diegu fabrikei erran behar direla prezioak %10 edo %15 emendatu, inork ez du onartuko, eta aterabide bat behar da. Beherakada bat egin beharko litzateke arrantzale, laborari edo garraiolariei bederen.
Inglaterran da Europako gasoil garestiena. Belgikan, Holandan eta Espainian ere mobilizazioak hasi dira, Europa guzian fiskal maila berdintsua baita. Nik uste Europa mailan beherakada bat izatea behar litzatekeela eta denek berdintsu pagatzea.