Nafarroako Sagardo Eguna ospatuko da igandean Lekunberrin

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 24a

Kirolari ugari izan zen joan den igandean Plazaolan, lasterka nahiz bizikletaz. TTIPI TTAPA

Plazaolako Mendi Bizikleta ibilaldia eta Maratoi Erdia egin ziren irailaren 20an

Igande honetan, irailaren 27an, Nafarroako Sagardo Eguna ospatuko da Lekunberriko plazan, Nafarroako Sagardo Egileek Elkarteak eta Lekunberriko Udalak antolatuta, Plazaola Partzuergo turistikoaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara azoka agroalimentarioa eta artisauen lanak ikusgai izanen dira. Bertan parte hartuko dute Anatxonea gaztak, Gorritiko gaztak, Bikain gaztak, Ezkurdia eztiak, Angel Beunza zurak, Artzeluze zur lanak, Saralegi taloak eta Galburu okindegiak. Modu berean, sagar moten erakusketa, sagardo dastaketa eta sagardo experimentalaren aurkezpena eginen da. 12:00etatik 14:00etara Baztango Kirikoketarien eskutik Kirikoketa izanen da; kanta eta txalaparta eta sagardoa egiteko tailerra.

 

Mendi Biziklta ibilaldia eta Maratoi Erdia

Joan den igandean, irailaren 20an Plazaola Natur Bidetik antolatu ziren lasterketetan 700 parte hartzaile baino gehiago izan genituen. Aurten, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Lekunberriko, Larraungo, Leitzako eta Andoaingo udalaren laguntzarekin eta Araitz, Betelu, Areso, Larraun eta Lekunberriko Kirol Komunitatearekin, Plazaola Natur bideko VII. Mendi bizikleta martxa eta IV. Maratoi Erdia antolatu zituen. Ekitaldi hau aurrera eramateko ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuko Turismo Saileko laguntza.

Egun hau, Europako natur bideen eguneko Mugimendu Astearen barruan dago, eta Espainiako Trenbide fundazioaren eta Europako Natur bideen elkarteen laguntza dauka.

Lasterketarik beteranoenak, Mendi Bizikleta Martxak, 400 parte hartzaile baino gehiago izan zituen, nahiz eta eguraldi aurreikuspenak onak ez izan. Baina, Maratoi erdian aurre-izena emana zutenak baino jende gutxiago atera zen.
Mendi Bizikleta Martxan, 230 pertsona Andoaindik atera ziren (40 km) goizeko 10etan. 102 txirrindulari Leitzatik (15 km) goizeko 11.30etan eta 42 haurrek parte hartu zuten haur-martxan (4 Km) pailazoen laguntzarekin, goizeko 12.30etan

Maratoi Erdiari dagokionez, aurten, 189 lasterkarik aurre-izena emana zuten arren, 150 lasterkari baino gehiago irten ziren goizeko 9.30etan Leitzatik. Ibilbidea, Leitzako Erreka auzoan hasi (Leitzako Plazaola geltokitik 2 Kmtara) eta Mugirotik pasa ondoren Lekunberrin helmugaratu ziren, horrela 21 kilometroak Plazaola Natur Bidetik egiten zituzten. Gizonezkoetan, Jonan Reidriguez izan zen bizkkorrena, ordubete, 16 minutu eta 55 segunduko denborarekin. Bigarren posturako lehia gogorra izan zuten Hassan Aitchaoue eta Aimar Agirresaroberen artean. Azkenean Marokoko jatorria duen lasterkaria nagusitu zen, baina biak denbora berean sartu ziren, ordubete, 18 minutu eta 8 segundu.
Emakumeen artean, Jasone Altadill gailendu zen, ordubete, 44 minutu eta 7 segunduko denborarekin, Ana Mir izan zen bigarren, ordubete, 45 minutu eta 50 segunduko denborarekin eta Cristina Ciorba hirugarren, ordubete, 48 minutu eta 18 segunduko denborarekin.

 

Uitziko tunela

Aurten, Uitziko tunela irekia egon da egun honetarako baina itxita egonen da 2010eko udaberrira arte, konponketa lanekin segitu ahal izateko.

Gogoan hartu behar da, 2680 metroko tunel hau izan dela erronkarik handiena natur-bidearen egokipenerako.Gaur egun, Nafar Gobernuaren Turismo Sailak lagunduta berreskuratzen ari da, burutze-aurrekontuen %60 betez, baita Nafarroako Kutxa fundazioko 10.983. proiektua bozkatu dutenen laguntzari esker ere. Plazaolako lagunei proiektu honi eusteko eskatzen jarraitzen zaie, plurianuala delako eta bertan ekintza ezberdinak sartzen baitira (segurtasuna, argiztapena…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun