Irailaren 25ean, ortziral arratseko20:00etan botako den altxaferoak eta ezkil-jotzeak hasiera emanen die Urrozko San Migel bestei. Ondotik Baztan Zopak banatuko dira Herriko Ostatuan. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da ITZALAK taldearekin.
Larunbat goizeko 10:00etan mus txapelketa jokatuko da. 17:00etatik aitzinera haur eta gazteen esku pilota partidak. Jokatuko dira eta arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.
Aizkora apustua igande eguerdian
Igande eguerdiko 12:30ean aizkora apustua jokatuko dute Ruben Saralegi eta Raul Kastrok Ander Erasun eta Arkaitz Olanoren kontra. Goiz eta arratsaldez haurrentzako puzgarriak izanen dira. 18:00etan Lesakako trikitilarien erakustaldia izanen da. Ilunabarrean patata tortilla eta postre lehiaketa eginen dira Herriko Plazan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.
Herri bazkaria Peñagarikano eta Irazu bertsolariekin
Astelehenean, irailaren 28an, 10:00etan mus txapelketaren finala jokatuko da. 11:00etan Gorriti eta bere abereek ikuskizuna eskainiko dute. 14:30ean herri bazkaria izanen da Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Ilunabarrean zingar eta ziztor jatea izanen da eta arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJELekin.
San Migel eguna, besten hondar eguna
Asteartean, San Migel egun handia bestetako azkena ere izanen da Urrotzen.
11:30ean Meza Nagusia izanen da. Ondotik nahi duen guziarentzat zizkamizkak banatuko dira Herriko Ostatuan. Bazkal aitzinetik herriko gazteen arteko herri kirol lehiaketa jokatuko da. 18:00etan haurrentzako jokoak izanen dira. 19:00etan herriko gazteen arteko pala partidak jokatuko dira. 21:30ean gazteen afaria eta dantzaldia SALABERRIrekin. Goizaldera GAIXOA NI bestak agurtzeko.