Azken hilabeteetako eraso eta mehatxu faxistak bere gain hartu ditu Falange y Tradición taldeak

Aitor AROTZENA 2009ko ira. 23a, 11:24
Artesiagako bidean paratutako "Bidegabeko bidea" monolitoa hondatu zuten. TTIPI TTAPA

Hainbat herritan pintadak agertu dira eta Irurita eta Amaiurko oroitarriak hondatu zituzten

Falange y Tradición izeneko talde batek bere gain hartu ditu azken hilabeteetan Bidasoaldean, Iruñerrian, Erriberan eta Euskal Herriko bertze zenbait lekutan egindako eraso faxistak. Eskualdeari dagokionez, Bera, Lesaka, Doneztebe, Elizondo, Arraioz, Irurita, Amaiur eta bertze zenbait lekutan pintada mehatxugarriak eta erasokorrak margotzeaz gain, Iruritako Artesiagako errepidea egin zuten preso errepublikarrei jarritako monolitoa xehetu zuten.
Falange y Tradición taldea “mugimendu patriota espainola” dela dio ekintza hauek bere gain hartzerakoan, eta “egiazko Estatu nazional eta kristaua” nahi duela dio. Horretarako, bere esku dauden ekintzak “beharrezko ikusten duen unean” eginen dituela jakinarazi du, “bereziki aberriaren arerioen kontra, hala nola separatismo terrorista, komunismo kriminala eta liberalismo antikristuaren kontra”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun