Doneztebeko Udalak eta Gas Navarra enpresak deituta, gas naturalaren erabileraz, banaketaz, komertzializazioaz eta erabilera ezberdinetaz informatzeko bilera eginen da irailaren 26an, astearte arratseko 20:00etan Doneztebeko Leku-Eder zineman.
Duela aste batzuk Sunbillan ere egin zen gisa honetako bilera eta abudo gas naturala eramanen den bertze herrietan ere eginen dira.