Miguel Angel Petrirena Iturengo alkatea hil zen irailaren 15ean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 18a

TTIPI TTAPA

Miguel Angel Petrirena Azpiazu Iturengo alkatea irailaren 15ean hil zen, 72 urte zituela, eritasun larri baten ondorioz. 2007ko hauteskundetan, Eusko Alkartasunako zerrenda buru izan zen Miguel Angel eta alkate izendatu zuten. Aitzineko bi legealdietan ere zinegotzi izana zen Miguel Angel eta Malerrekako Euskara Mankomunitatelo presidente ere izana zen. Iberdrolatik erretiratua zen.
Iturengo Herriko Etxeak bere doluminak adierazi zizkion familiari, baita berriki hildako Pello Aizkorbe alkate ohiaren familiari ere. Iturengo udalak heldu den ortziralean, irailaren 26n eginen du alkate berria izendatzeko plenoa. Aitzineko legealdietan alkate izandako Jose Mari Gorosterrazu izendatuko dute seguruenik alkate.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun