Etxalarko Urritzokieta auzoko bestak ospatuko dira igandean

Joseba OLAGARAI 2009ko irailaren 18a

TTIPI TTAPA

Bazkaria izanen dute Sainduneko Bordako zubian

Igande honetan, irailak 20, ospatuko dira Urritzokietako bestak, Etxalarren. Sainduneko Bordako zubian bazkaria eginen dute 70 bat lagunek. Aitzinetik, meza izanen da 11:30ean Santa Krutz ermitan eta trikitilariak auzoan barna ibiliko dira. Arratsaldean partxis eta mus txapelketak eta hainbat jolas izanen dira eta sariak banatuko dira. Irune eta Itxaso Elizagoien trikitilariek arratsaldea alaituko dute eta arratsean afaria eginen da. Afalondoa girotzen ere trikitilariak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun