Joaldunen Eguna ospatuko dute larunbatean Iturenen

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 18a

Joaldunek eta trikitilariek Ameztiako baserriak bisitatuko dituzte goizean. TTIPI TTAPA

Goizean Ameztian barna ibili ondotik, eguerdian herri kirolak eta bazkaria izanen dira

Joaldunek eta Ibintza Kultur Taldeak antolatuta Joaldunen eguna ospatuko da larunbat honetan, irailaren 19an Iturenen. Goizean 9:30 aldera plazan elkartu eta Ameztira joanen dira joaldun, trikitilari eta herritarrak. Sotilenea, Xunbilenea, Amairun borda, Altxunekoborda eta Zubialdeko baserrietara bisita eginen dute eta etxekoek pintxo eta tragoxka goxoekin hartuko dituzte, urtero bezela.13:00etan plazan herri-kirol erakustaldia  izanen da eta bertsolariak ere ariko dira. 14:30ean bazkaria izanen da Herriko Etxeko Ganbaran eta ondotik dantzaldia izanen da FRANTZISKO akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun