Joan den astean eskualdeko futbol talde nagusiek hasi zuten denboraldia eta aste hondar honetan talde gehienak hasiko dira. Partidarik azpimarragarrienak aipatuz, Beti Gazteko nagusien bigarren taldeak aurkezpen partida jokatuko du igande arratsaldean Mastegin. Joan den mendean pare bat aldiz helduen bi talde izan zituen Beti Gaztek, baina XXI. mendean lehenbiziko aldia da. Bertze aldetik, kadete mailan, Bortzirietako derbia jokatuko dute Gure Txokoak eta Beti Gaztek larunbat goizean Beako Matzada futbol zelaian. Hauek izanen dira asteburuko partidak:
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera – Subiza, Leitzako Arkiskilen igande arratsaldeko 17:30ean.
Lagunak – Baztan, larunbat arratsaldeko 18:00etan Barañainen.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Real Union B - Beti Gazte, Irungo Gal zelaian larunbat arratsaldeko 17:30ean.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa – Martutene, Matzadan ortziral arratseko 19:45ean.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte B – Mariño, igande arratsaldeko 18:30ean Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Alsasua – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 17:30ean Altsasun.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Kostkas Miren Bihotza, igande arratsaldeko 16:30ean.
Jubenilak, Gipuzkoako lehen mailan
Dunboa Eguzki – Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 15:30ean Irungo Artian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Baztan – C.D.Iruña, igande arratsaldeko 17:30ean Giltxaurdin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa – Beti Gazte, derbia larunbat goizeko 11:30ean Matzadan.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Etxarri Aranaz B – Doneztebe, larunbat goizeko 11:30ean Etxarri Aranatzen.
Beti Gazte – Izarra, larunbat arratsaldeko 17:00etan Mastegin.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
San Ignacio – Doneztebe, larunbat eguerdiko 12:30ean Larrabiden.
Emakumezkoen Gipuzkoako Ligan
Beti Gazte – Touring, larunbat arratsaldeko 19:00etan Mastegin.