Gazte Burrunba Kultur Taldearen ekimenez, Doneztebeko besta ttikiak izanen dira ortziral honetatik igandera, irailak 18, 19 eta 20an.
Besta ttikiei hasiera ofiziala eman aitzinetik, ortziral arratsaldeko 18.30ean pintxoak izanen dira eta beranduago, 20.00etan plazatik txupinazoa botako da. Gauean 23.30etik aitzinera kontzertuaka izanen da No Signal eta bertze talderen batekin. Segidan, dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin.
Larunbateko ekitaldiekin segituko du bestak. Eguerdian tortilla eta paella txapelketa izanen dira eta ondotik bazkaria. Bazkalondoan txarangaren bat ere izanen da, eta gauerdian Garraxi taldearekin dantzaldia izanen da.
Igandean, azkenik, Udalak antolatuta, neska-mutikoentzako mago ikuskizuna izanen da.