Nafarroan uholdeek, haize bolada indartsuek eta bertzeko metereologia hondamendiek kaltetutako pertsonei laguntza eta babesa emateko PSNk bultzatutako Foru Lege proposamenari zenbait aldaketa-proposamen aurkeztu dizkio NABAIk.
Maiorga Ramirez, Nafarroa Bai talde parlamentarioko bozeramaleak aipatu duenez, “aldaketa-proposamen hauen helburua, joan den otsaileko uholdeek mendialdean eragin zituzten kalteen %100 Nafarroako Gobernuak diruz laguntzeko konpromezua hartzea” izanen litzateke. Ramirezek “laguntzak hain berandu” ailegatzea kritikatu du eta NABAIk otsailean bertan ekimena aurkeztu zuela gogoratu du, “baina Nafarroako Gobernuak eta PSNk oztopatu egin zuten. Sozialistek bere aldetik legea aurkeztu zuten eta honek zortzi hilabetez atzeratud u laguntza”.
Maiorga Ramirezek adierazi duenez, “krisi garaian gaudela eta krisi hori mendialdean gordinagoa dela kontuan hartzen badugu, arduragabekeri oso larria iruditzen zaigu atzerapen hau”. Horregatik, egoera hau moldatzea, bere proposamenak onartzea eta Nafarroako Gobernuak otsaileko uholdeek sortutako kalteen %100 ordaintzea espero du NABAIk.