Ttipi-Ttapa Telebistan hasi zinen. Zein oroitzapen duzu?
Ikaragarri ona. Nire eskola izan zen bortz urtez. Aunitz ikasi nuen eta lagun onak egin nituen.
ETBn hainbat saiotan ikusi zaitugu. Zeinetan gusturago?
Horrelakoa da bizitzako erreportari lanak bete ninduen gehien, baina Betizun hagitz ongi pasatu nuen. Denek eman didate zerbait.
Zein da zure Goenkaleko pertsonajea?
Aitor izanen naiz, Arraldeko alkate berriaren semea. Irekia, bizia, pijoa eta neskazalea.
Badu zure antzik pertsonajeak?
Gauza gehienetan bai, nik sortuko dudan pertsonajea izanen baita Aitor. Bertze batzuetan batere ez.
Zer moduz moldatzen zara bertze aktoreekin?
Batzuk lehenagotik ezagutzen nituen eta bertze batzuk orain ezagutu ditut. Gehiago edo guttiago, denekin daukat harreman ona.
Jendeak kalean dexente ezagutuko zaitu orain…
Hori da telebistatik guttien gustatzen zaidana. Jendeak normalki gauza onak erraten dizkizu baina ergel franko ere bada.
Trikitilari, bertsolari, dantzari… Euskaldun prototipoa zara?
Ez, inondik ere. Ez dut prototipotan sinisten. Euskaldunak hagitz anitzak gara.
Irakasle ere izan nahi duzu?
Magisteritza ikasten ari naiz eta ez dut baztertzen irakasle lana.
Amets bat?
Momentua biziz antzinera egitea.
Liburu bat?
Aulki-jokoa., Uxue Alberdirena.
Aurreratuko diguzu Goenkaleko zerbait?
Inork espero ez duen norbait hilko da. Ez dut erranen nor, ezta nola ere.