Abian da Gazteen Malerrekako Laxoa Txapelketa

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 15a

Abian da Gazteen Malerrekako Laxoa Txapelketa Amaia eta Ainhoa

Doneztebeko bi talde eta Oitzeko bat ari dira lehian

Irailaren 5az geroztik, hiru talde Gazte Mailako Malerrekako Laxoa Txapelketan parte har­tzen ari dira: Doneztebe A, Doneztebe B eta Oitz.
Irailaren 5ean Oitz eta Doneztebe Bk jokatu zuten aurrez au­rre, eta hilaren 12an, berriz, Doneztebe Ak eta Oitzek. Partidak larunbatetan jokatzen direnez, hurrengo hitzordua asteburu honetan dute, hilak 19. Doneztebeko bi taldeek jokatuko dute, 11:00etatik aitzinera.
Irailaren 26an txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute Doneztebe Bk eta Oitzek, eta urriaren 3an bosgarrena, Oitzek eta Doneztebe Ak. Seiga­rren eta azken jardunaldia urriaren 10ean eginen da, Doneztebe A eta B taldeek berriz elkarren kontra ari beharko dute.
Jardunaldi guztiak bukatuta, ligan bi lehenbizikoetan gelditzen ari direnek jokatuko dute finala. Final haundia urria­ren 17an izanen da Oitzeko plazan.


Jokalariak
Hauek dira hiru taldeetan ari diren jokalari gaztetxoak, bakoitzean lau:
Doneztebe A taldean, Unai Sapuppo, Josu Inda, Joseba Grazenea eta Aurelio Bertiz ari dira.
Doneztebe B taldean, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin, Unai Urroz eta Cristian Chivite ari dira.
Oitzeko taldean, azkenik, Andoni Saldias, Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta eta Ibai Iribarren ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun