Basaburua eta Igantzi Nafarroako Herriz Herri Txapelketako txapeldun

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Basaburua eta Igantzi Nafarroako Herriz Herri Txapelketako txapeldun TTIPI TTAPA

Lehenbiziko konbinatuan Baztanera joan da txapela eta bigarrenean Igantzira

Txapelketako jardunaldi guztiak jokatu ondotik, Baztango Basaburua eta Igantzi dira Nafarroako Herriz Herri Txapelketako txapeldunak. Basaburuak lehen konbinatuan lortu du garaipena eta Igantzik, berriz, bigarrenean. Berriozarren abuztuaren 29an jokatutako jardunaldian erabaki ziren txapelak.
Basaburua eta Igantziko taldeez gain, Berako Gure Txokoa eta Berriozar taldeek hartu dute parte aurten txapelketan.


Lehen konbinatua

Lehen konbinatuan bortz probatan aritu dira kirolariak: koxkor biltzen, zakuarekin, aizkoran, lasterka eta arpanean eta sailkapena honela gelditu da: Basaburua txapeldun, Gure Txokoa bigarren, Berriozar hirugarren eta Igantzi laugarren.

Bigarren konbinatua
Bigarren konbinatuan lastoa botatzen, txinga eramaten eta ingudea altxatzen aritu dira eta lau jardunaldietako puntuak batuta Igantzi atera da garaile, Gure Txokoa bigarren; Basaburua hirugarren eta Berriozar laugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun