‘Herioa eta Dontzeila’ antzezlana antolatu du Ikastolak urriaren 2rako

Xan Harriague 2009ko irailaren 15a

‘Herioa eta Dontzeila’ antzezlana antolatu du Ikastolak urriaren 2rako Xan Harriague

Lur Berri gelan izanen da 20:30ean

Ospe handiko an­tzez­­lana ikusten ahalko da  urriaren 2an Lur Berri gelan: Itziar Ituño, Ramon Agirre eta Asier Sota aktore famatuek Herioa eta Dontzeila (neskamea) izeneko obra eskainiko dute 20:30etik aitzinera. Oraingo huntan Ikastolak goi mailako antzerkia antolatu du.
Ariel Dorfman idazle txiletarrak idatzi zuen eleberrian oinarrituz, Roman Polanskik 1994an  Herioa eta Dontzeila filmea egin zuen. Geroztik 46 hizkun­tzetara itzuli da. Fito Rodriguezek idatzi du euskarazko bertsioa.
Schuberten Herioa eta Dontzeila musika en­tzutean, Paulina (I­tziar Ituño) eritzen da, torturapean pasaturiko su­frikarioa gogora etor­tzen zaio.
Senarra, Gerardo (Asier Sota), giza-eskubideen alde nabarmendu den abokatua du. Gobernuak diktadura garaiko krimenak iker­tzeko batzordearen buru izendatu berri du. Etxe­rako bidean, Gerardoren autoa panan gelditu da. Eskerrak ezezagun batek, Roberto Miranda doktoreak (Ramon Agirrek), bide bazterrean ikusi eta bere autoan etxera eramateko mesedea egin dion. Baina etxera arriba­tzean, Paulina ohartzen da Miranda torturatu zutenetako bat izan zela. Hala uste du, behintzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun