Ibarrun Etxenikako Maiteren heriotzak tristezia haundia sortu du herrian. Maite, biziki ezaguna zen, urteetan lan haundia egin baitu parrokiaren eta herriaren alde, zonbait urtez Herriko Etxeko kontseilari izanez. Zinez bihotz onekoa baitzen, bere seme-alabak hezteaz gain, herrian ongi ezagutua den neska bat ere adoptatu zuen senarrarekin. Denei gure dolumin zintzoenak. Senpere, eta beraz Maite, ongi ezagutu duten lau apezek zuzendu dituzte ibarrundarraren ehorzketak. Hitz hunkigarriak entzun ziren azken agurrean. Azken urteetan, pena haundia jasan zuen ama galdu zuelarik, batetik, eta bertzetik, 2007ko maiatzeko uholdeek kalte haundiak sortu zituztelarik bere sortetxean apailatu zituen udako apartamenduetan. Maitasun haundiz apaindu zuen Ibarrungo etxea eta dena xehatua ikusteak min haundia sortu zion. Beti aitzinera egiten entseiatu da baina azkenean, barkatzen ez duen gaitz batek eraman du buruila hastapenean. Ez adiorik Maite!