Turisma bulegoan, uztailaz geroz usaian baino mugimendu gehiago bada, Pilotaren Etxeak ateak ideki dituelakoz. Pilotaren joko desberdinak ezagutzeaz gain, zonbait herritarren lekukotasunak ezagutu daitezke: Ganix Halsouet Donamartiakoaren gutun bat pilotaz, baita Jean Ithourria, Jakes Casaubon, Maritxu Bereau eta Marie Christine Mendionderen oroitzapenak ere. Lapurdi aldeko hautetsi gorenek parte hartu dute inaugurazio ekitaldian. Egun horietan, preseski, Gantxiki trinketan partida ainitz jokatu da Europako kopa ospatu baita.