Biziki gustokoa ala arras kontrakoa. Senpertar bihirik ez da isilik egon Berinak festibala denboran, eta hori marka txarra ote da? Zer erran haundia eman du festibal hunek. Sortzaile ausartak Anne Marie Bologna, sortzez Jeannou, eta Iñaki Viquendi senpertarrak dira. Biek Arte Ederrak ikasi dituzte eta festibal hunekin, artea baserri gunerat ekarri nahi izan dute. Lapurdiko arkitektura eta arte garaikidea nahastea bururatu zaie, arte garaikidea lantzen duten 14 artista gonbidatuz. Obrak asmatu eta erakutsi dituzte saltegietako berinetan, Pereuil okindegian, konparazione, euskal diasporako lagunak.