Kenpo Kai ikastaroa Zugarramurdin

Margari eta Koro 2009ko ira. 15a, 13:43

Kenpo Kai ikastaroa Zugarramurdin Margari eta Koro

Kenpo Kai taldekoak goiztiarrak dira eta irail hasieran hasi ziren klaseak hartzen. Gan den urtean bezala, Leorlasko eskolan ematen dira ortziral gauetan. Haurrak larunbat goizetan elkartuko dira, baina oraindik taldea osatu gabe dago.
Lehenbiziko aste hauetan klaseak irekiak izanen dira, eta jendeak zein kirol mota den ikusi eta ezagutzeko aukera izanen du klaseetara joanez. Eta ondotik izena ematen ahal izanen da, hala nahi izanez gero. Edozein informaziorako telefono huntara deitu behar da: 656 759566.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun