Antzerki Taldea Kataluniara

Margari eta Koro 2009ko irailaren 15a

Bertze irteera bat egin du Zugarramurdiko An­tzerki Taldeak. Aldi huntan, Erronkariko Bidankoze herrian egon da. Bidankozen sorginaren jautsiera ospatzen da, eta horretan parte har­tzera gonbidatu zuten Antzerki Taldea.
Abuztuaren 25ean aritu ziren, izigarri inguru ederrean: gauerdian, zerua izar-izartua eta su haundi baten inguruan. Arras kontent itzuli ziren, beren ustez antzezlan pulita eskainita. Eta ez da hau azkena izanen, urriaren 31n Katalunia aldera gaki baitira, San Feliu Sasserra herrira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun