Finitu zaizkie oporrak neska-mutikoei, eta bertze ikastetxeetan bezala, Urdazubin eta Zugarramurdin ere ekin diote ikasturte berriari. Guztira 40-50 ikasle hasi dira eta horietatik bortz berriak dira. Xuban, Garikoitz, Eneko, Naiara eta Miren dira hasiberriak, hiru urte dituzte eta aurten joan dira lehenbizikoz eskolara.