Udan ere goiti egin du langabeziak eskualdean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Uda garaia, sasoiko lanpostuak direla eta, langabezia jausten den tenorea bada ere, aurtengoan ez da halakorik gertatu eskualdean. Uztailean 23 lagunetan goiti egin zuen langabeziak eta abuztuan, bertze 20 lagunek eman zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan. 940 ziren guzira abuztu hondarrean apuntatutakoak. Nafarroa osoko datuak kontuan hartuz langa­bezia jau­tsi egin da eta Doneztebekoa izan da goiti egin duen bulego bakanetakoa. Hego Euskal Herri­an ere igo egin da langabeen kopurua. Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 325 kontratu egin ziren abuztuan, eta horietatik 25 ber­tzerik ez ziren izan mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, guztietan somatu da langabeziaren igoera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun